2011-05-18

(Di)Bertsioak

Xelebreak. Harrigarriak. Barregarriak. Ez, ez naiz Lady Gagaren jarraitzaileez ari, abestien bertsioez baizik! Ezagutzen ditugun talde gehienak beste formazioen bertsioak egiten hasi ziren musikaren munduan, horrek ekar ditzakeen ondorio, askotan, penagarriekin. Izan ere, askok generoz edo estiloz aldatzeko erabiltzen dituzte bertsioak, eta guztiz desberdinak diren artisten abestiak birsortzen dituzte, ongi pasatzeko, edo. Hemen adibide bat:



Eta beste bat:

 


Beste hainbat taldek, aldiz, euren abesti gogokoenak hartzen dituzte, ukitu pertsonalago bat eman asmoz. Honelako milaka kasu aurki ditzakegu, baina hemen onenek bakarrik dute txokoa; nire ustez, honako hauek dira onenetako batzuk:










Eta nola amaitu sarrera hau bertsio edo cover txarrenei tarterik utzi gabe? Horiek ere merezi dute bere tartea hemen (ahal bada, laburra). Ea abesti 'zoragarri'  hauek osorik entzuteko gai zareten!




Zuen ustez, zein dira inoiz egin diren  bertsiorik onenak? Eta txarrenak?


2 comentarios:

  1. Buaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaah, oseake bertsio hauek diala originalak???? Enun pentsauko!! Kanta asko, dexente, DEZENTE, aldauta ezaututtut!!!

    Egunero zerbait ikaste omen da, ez?? Ba gaur kanta askon atzealdian daona, bertsio originala, zein dan jakin det!!! Eskerrik asko horreatik!!

    ResponderEliminar
  2. Kanta hauek bertsiyuek die, batzuk originalak baño hobio die, ta beste batzuk, ikustean bezela, aaaskoz txarro (véase Ramoncín jejej)

    Originalak hurrengo baten gehitukoitut ^^

    ResponderEliminar