2011-06-03

Atsedenaldi (txiki) bat

Jada igaro da Bolognakumeon (ia denon) lehen ikasturtea. Eta a zer nolako urtea. Momentu oso onak igaro ditugu 8-9 hilabete hautean. Momentu ez hain onak ere izan dira. Baina denbora ez da inoren zain gelditzen, etengabe aurrera doa, eta gu ere bai berarekin batera. 

Asko ikasi dugu hilabete hauetan. Hutsetik hasita, lan egiteko gogoarekin soilik abiatuta, gauza handiak lortu daitezkeela ikasi dugu. Ongi antolatuz gero, proiektu politak aurrera atera daitezkeela ikasi dugu. Eta nahi dugunaren alde borrokatuz gero, lor dezakegula ere ikasi dugu.















 Hurrengo  ikasturtea ere aurtengoa amaitu dugun gogo eta indar berberarekin hastea besterik ez zaigu gelditzen. Aurretik uda osoa dugu, pilak kargatu eta nahi adina gozatzeko. Ondo pasa ditzazuela hain ongi merezitako opor hauek!

No hay comentarios:

Publicar un comentario