2011-06-07

Zer ote dute abesti irlandarrek?

Ez da bertsioei buruz idazten dudan lehen aldia (eta, ziurrenik, ezta azkena ere), baina irudimenez motz nabilen garaietan, ez da beti aukera okerra gai erraz eta, nire iritziz, interesgarriei heltzea.

Oraingoan pare bat kasu aurkezteko asmoz natorkizue. Izan ere, abesti herrikoiak beti izan dira bertsionatuak genero eta estilo desberdinetako artisten eskutik. Aipagarria iruditu zait, ordea, kanta irlandarrek izan zituzten aldaera ugari eta ezberdinak. Hasteko, entzun ditzagun benetako bertsioak. Honako biak hautatu ditut: Whiskey in the Jar eta The Wild Rover




Ziur edonori ezagunak edo familiarrak egiten zaizkiola aurreko bi kantak. Baina agian beste abesti batzuk gogorarazteko balio izan dizute, ezta?

Lehen abestiari dagokionez, The Dubliners-ek, Thin Lizzy talde irlandarrak eta Metallica thrasher amerikarrek eginiko bertsioak aski ezagunak dira. Estilo desberdinak izan arren, guztiek jatorrizko abestiaren esentzia mantentzen dute.




Bigarren abestiaren kasuan, The Wild Rover, alegia, bertsioak are anitzagoak dira. Izan ere, aurreko abestia bere horretan mantendu den bitartean, kantu honi hizkuntza eta letra bera ere aldatzera ausartu denik ere bada, emaitza nahiko txukunarekin, gainera. Dropkick Murphis, Týr, Bizardunak, The Pogues, etab. saiatu dira abesti hau moldatzen, jarraian entzun dezakezuen moduan:






Aipatutako taldeek hartutako erabakiak (hau da, abesti herrikoiak moldatzea) zuzenak al dira, zuen ustez?

P.D.: sarrera honetan abesti bakoitzaren bertsio batzuk soilik aurkeztu dizkizuet, saia zaitezte ahalik eta moldaera desberdin gehien aurkitzen, harritu egingo zarete ;)

No hay comentarios:

Publicar un comentario