2011-07-19

Argazkiak ala margolanak?

Eguraldiagatik urria dirudien arren, uztailaren erdialdera iritsi garen honetan, aspaldiko partez bloga eguneratzea otu zait. Eta horretarako orain arte landu ez dudan baina oso gustoko dudan gai bat hautatu dut: artea. Zehatzagoak izatearren, 60ko hamarkadan sortutako 'hiperrealismo' mugimendua erakutsiko dizuet, eta, egon zaitezte ziur: txundituta geldituko zarete.

Mugimendu hau, labur-labur azaltzearren, Amerikako Estatu Batuetan sortu zen, eta bere helburua errealitatea ahalik eta antzekoen irudikatzea da. Baita xedea bete ere!

Duela gutxi ezagutu ditudan hiru artista paregaberen lanak erakutsi nahi dizkizuet.

Hiruetatik lehena Richard Estes estatubatuarra dugu, hiriko paisaiak irudikatzen maisua. Esaerak dioen moduan, mila hitzek baino gehiago balio du irudi batek, beraz, ea zer iruditzen zaizkizuen Estesen lan hauek:






 
Bigarren margolaria Alyssa Monks dugu, estatubatuarra hau ere.Bere lan gehienetan emakume biluziak ageri dira, bainugelan irudikatzen baititu ia beti. Honakoak dira ezagunenak:






Azkenik,  Roberto Bernardi italiarraren lan batzuk utziko dizkizuet.






Gustoko baldin badituzue, azken bi artistei buruzko informazio nahiz margolan gehiago aurki ditzakezue euren webguneetan: www.alyssamonks.com eta www.robertobernardi.com

Hurrenarte!