2011-09-24

Eguzki ilunetik haratago

Urte luzez bidaiatu dut hoztasunean
baina nire bihotza beroa da, nire gaineko eguzki ilundua bezala.
Ezerk ez dit inoiz kenduko
begi nekatu hauekin ikusi dudana.

Gau negartiaren aurpegia,
eta lausotzen ari den argiaren itzala.

Egunsentia ez da berriro altxatuko nire begientzat
eta ez dut inoiz lorik egingo.

Itxaropena galdu dut behin eta berriro
argia nire zerutik desagertua izan baita.
Orain iluntasuna nire zati bihurtu da
eta nire itzala aske utzi behar dut.

Inoiz ez baitut atzera begiratu,
inoiz ez bainaiz saiatu bakarra egingo nauen zerbait aurkitzen.

Orain sufrimenduak kontrolpean nauka
eta nire itzala aske utzi behar dut.

Inoiz ez baitut atzera begiratu,
inoiz ez bainaiz saiatu bakarra egingo nauen zerbait aurkitzen.
Eguzkia lortzeko behar dudan zerbait.


Jari Mäenpää musikariak Wintersun taldearentzat konposatutako 'Beyond the Dark Sun' kantaren itzulpena.


No hay comentarios:

Publicar un comentario