2011-09-21

Error 404: Fundamentua not found

Hitz ezaguna den arren, badirudi askok ez dutela oso argi zer esan nahi duen. Hala suma dezaket EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko pasiloetan. Fundamentua ez da soberan dagoen gauza bat Leioako ikastegian, eta kaltetu nagusiak, nor izango ote dira? Nola ez ba, ikasleok!

Gezurra dirudi etorkizuneko profesionalak sortzea helburu duten pertsonek hain profesionalitate gutxi erakustea. Baina horrelakoxea da bizitza. Eta, dirudienez, ezin dugu ezer egin egoera lotsagarri hau konpontzeko. Gazteleraz esaten den moduan, ajo y agua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario