2011-10-19

Ahotsik gabe gozatuz

"Heavy metala zarata da!". "Ez dute abesten, garraxi egiten dute!". "Ez dakite abesten!". 

Zenbat aldiz entzun ditugu honelako kexuak musika estilo honi buruz? Sarritan; gehiegitan ere bai. Betiko leloaren betiko leloa.


2011-10-05

Erdi Arotik Metal Arora

Urtero bezala, irailaren 24 eta 25ean ospatu zen Azpeitian Erdi Aroko azoka. Asteburuan zehar 500 urte atzera egin zuen salto Gipuzkoako herriak, eta garai hartako hainbat bitxikeri ikus zitezkeen kaleetan: Erdi Aroko garbitokia, hontzak, arranoak eta beste hainbat hegazti, bufoiak, garaiko musika, salmenta-postuak...

Asteburu osoan zehar herriko eta inguruetako jende ugari gerturaru zen kaleko ikuskizunak, postuak eta bestelako kontuak ikusi asmoz. Etxeko txikienek ere izan zuten gozatzeko aukera, egurrezko jolas ugaritan ibiltzeko aukera baitzuten Enparantza Nagusian.
Hegazti ugari ikus zitekeen Santiago kaleko postuan

Haur bat baino gehiago izutu zuen bikote honek 


Orokorrean, beraz, balorazio positiboa egin dezakegu aurtengo Erdi Aroko azokaz: eguraldi ona, jende ugari, anbientazio polita...

Larunbat gauean, bestalde, Erdi Arotik Metal Arora igaro zen Azpeitia; izan ere, herriko gaztetxean Reddum eta Dark Code taldeek kontzertu bikainak eskaini zituzten han bildutako gazteen gozamenerako. Lehen taldeak Metallica thrasher (lehen behintzat...) estatubatuarren bertsioak jo zituen, baita euren kantu bat ere. Harrera ona izan zuten zestoar-azpeitiarrek ikuslegoaren artean, Creeping Death, Master of Puppets eta Nothing Else Matters bezalako abesti ezagunak joz. 
Dark Code

Reddum
Hauen atzetik agertu zen Dark Code Bergara eta Azpeitiako taldea. Aurrekoek baino doinu gogorragoak jo zituen laukoteak, besteak beste, euren Bloodshed eta Walking to Ruin, eta Trivium estatubatuarren Pull Harder on the Strings of your Martyr eta Gojira metalhead euskaldunen Remembrance bertsioak. Aurki kaleratuko duten diskoan sartuko dituzten kantu ugariz gain, diskotik at geratuko den abesti berri bat aurkezteko denbora ere izan zuen taldeak.


Gustu eta publiko guztientzako asteburua, beraz, irailaren amaieran Azpeitian bizi izan zena.