2011-10-19

Ahotsik gabe gozatuz

"Heavy metala zarata da!". "Ez dute abesten, garraxi egiten dute!". "Ez dakite abesten!". 

Zenbat aldiz entzun ditugu honelako kexuak musika estilo honi buruz? Sarritan; gehiegitan ere bai. Betiko leloaren betiko leloa.


Letrak, hitzak, esaldiak, ahotsa... abesti baten zati oso garrantzitsua diren arren, instrumentuek berebiziko papera jokatzen dute musikan. Historian zehar sortutako abesti garrantzitsuenetako askok ez dute ahotsik. Musika klasikoan oso gutxitan entzuten dira ahotsak. Eta metalean ere izugarrizko artelanak aurki ditzakegu, inongo letrarik gabekoak.

Hortik abiatuta, nire ustez, metal generoan aurki ditzakegun abesti instrumentalik ikusgarrienetako batzuk aurkeztu nahi dizkizuet. 

Megadeth talde estatubatuarreko gitarra ohiak bakarlari gisa ateratako 'Loudspeaker' diskoan toka dezakegu harribitxi hau.

Folk metal talde finlandiarraren lehen diskoan, 'Battle Metal' izugarrian, argitaratu zen abesti eder hau.

2009an kaleratutako 'Evocation I: The Arcane Dominion' disko akustikoan gehitu zuten abesti hau, metalean oso ohikoak ez diren instrumentuak erabiliz.

Maste of Puppets Cd ospetsuan aurki dezakegu abesti zoragarri hau. 1986an, diskoa kaleratu zen urte berean, taldeko baxua, Cliff Burton, istripu batean hil zen, eta bere hileta elizkizunean abesti hau jarri zuten bere taldekideek.

Korpiklaani folk metal taldeko bi kidek sortu zuten talde hau 2002an, eta honelako abesti puskak utzi zizkiguten 2008ko 'Chronicles of the dead' diskoan.

2005. urtean kaleratutako 'Ascendancy' disko ikusgarria irekitzeko erabili zuen Triviumek abesti zoragarri hau.

Metallica thrasher ospetsuen 'The Unforgiven' abestiari 360 graduko bira eman zioten Apocalyptica talde finlandiarreko kideek; izan ere, biolontxeloak eta bateria soilik erabiliz grabatu zuten kanta eder hau. Emaitza: ikusgarria.


Zuen ustez, zein dira abesti instrumentalik onenak? Zer gehitu edo zer kenduko zeniokete nire zerrendari? Zuen iritzia entzun nahi dut.

1 comentario:

  1. Erabat ados nago zurekin, metalak musika ederra ere badaukela erakutsi behar dugu. Eta horretarako iradokizun batzuk badauzkat:

    1- Dimmu Borgir - Sorgens kammer:
    http://www.youtube.com/watch?v=aDeQI949nIA
    Plagio salaketak alde batera utzita, talde honek metal musikan pianoarentzat idatzitako kantu ederrenetako bat utzi digu

    2- Equilibrium - Mana:
    http://www.youtube.com/watch?v=KwBqEUWI2SU
    Kantu hau era bakarrean deskribatu daiteke: 16 minutuko epikotasuna

    3- Finntroll - Bakom varje fura
    http://www.youtube.com/watch?v=NaJaC9L0Jp8
    Kantu honen bitartez finlandiarrak baso ilunetara ematen gaituzte

    4- Korpiklaani - Pine woods
    http://www.youtube.com/watch?v=zEVJFSUjvNo
    Eta basoetaz hitzegiten ari garela, "basoko klanak" bere melodiekin alaitzen gaituzte

    5- Moonsorrow - Tyven
    http://www.youtube.com/watch?v=lZBJC1zlzfE
    Talde honentzat ohizkoa denez, melodi melankoliatsuak eta epikoekin erasotzen digute

    6- Nightwish - Last of the wilds
    http://www.youtube.com/watch?v=vouAtmE13vs
    Eta instrumentoei buruz delarik behintzat, finlandiar hauek nolako genioa duten erakusten digute kantu eder honekin

    7- Cannibal corpse - Infinite misery
    http://www.youtube.com/watch?v=1bducLR8gHM
    Azkenik, ahotsik gabe ere kantu brutalak egin daitezkeela erakusten digute EEBBetako canibalak

    ResponderEliminar