2011-12-07

Musika ikusiz

Askok uste dutenaren aurka, disko baten produkzioa eta salmenta ez datza musikan bakarrik, faktore asko daude entzule eta erosle potentzialak erakartzeko pentsatuta daudenak; diskoen portadak, bideoklipak, argazkiak… Horregatik, beste gauza asko bezala, musika ere begietatik sartzen zaigu.



-Portada: diskoen atal garrantzitsua da, askotan diskoak erosterakoan arreta deitzen digun lehen gauza izaten baita.

Batzuk euren artearen kalitatea dela eta nabarmentzen dira, ondorengoak bezala:

Amon Amarthen 'Twilight of the Thunder God', Rhapsodyren 'Symphony of Enchanted Lands II' eta Týren 'Ragnarök'

Beste batzuk ordea, biolentzia, sexua, erlijioa edo politika erabiltzen dute ikuslea harritzeko, kasu batzuetan bat baino gehiago batera:

Cannibal Corpseren 'Tomb of the Mutilated', Deicideren 'Scars of the Crucifix' eta Vaderen 'Welcome to the Morbid Reich'











-Bideoak: ohikoa da musika taldeek euren lan berriekin batera bideoklipak ateratzea, telebista eta interneten bidez zabaltzen direnak diskoa promozionatzeko. Hemen ere denetarik aurkitu dezakegu:

Nightwish - Amaranth: Honako hau da bideo landu eta eder baten adibidea. Ez da taldea kantua jotzen erakusten duen bideo tipikoa, baizik eta pelikula txiki baten moduan dago egina, hunkitzen gaituen istorio batekin.

Behemoth - Alas, lord is upon me: Erlijioa, odola, higuina… hori dena eta gehiago erabiltzen du Behemoth-ek inpaktua eta polemika sortzeko, euren buruari publizitatea proportzionatuz.

Rammstein - Pussy: Eta polemikaz dela, inork ez daki gehiago Rammstein alemaniarrek baino. Euren lan bakoitzarekin diskusio iturri izatea lortzen dute beti, eta oraingoan zerrekin eta bideoklip pornografiko batekin lortu dute, komunikabide guztietan zentsura jaso duena.


-Argazki promozionalak: diskoa kaleratzeko kanpainaren parte ere badira argazkiak, aldizkarietan eta interneten bidez zabaltzeko erabiltzen dira irudiak ia beti. Baina batzuk ez dituzte beti emaitza onak jasotzen, ikusteak bere produktua erosteko gogoa baino parregurea edo baita negargurea ere eragiten dute eta.

Horrelako argazkiak ikusita harritzekoa da Immortal taldeak duen arrakasta. Askotan “Black metal” generoan, musikariek maltzurra edo agresiboa iruditzearen saiakera batean, ridikuloa besterik ez dutela egiten ikusi dezakegu.
Baina nork pentsatu zuen gizon batzuk galtzontziloetan metal musika salduko zutenik? Zer uste ote zuten Manowarrekoek argazki hau atera zutenean? Sexy-ak zirela? Oso “matxoak” zirela? Dena dela, talde honek musikari baino itxurari (bere itxura fisikoari, zehazki) garrantzi gehiago ematen diola dirudi.

Eta aurrekoei kontra egin nahiean edo, Trollfest izeneko talde berezi xamarra dugu. Musika egiten duten eskaleak ote? Edo arropa erosteko dirurik ez zuten? Argi dagoena da, euren musika entzun gabe ere hau broma bat ote denaren aurpegiarekin utziko dutela bat baino gehiago.


-Estetika: azkenik, talde batek zaindu beharreko beste gauza bat bere itxura da. Ematen ez badu ere, normalez kanpoko itxurak ere jendea erakarri dezake.  

Estatu batuetatik datorren GWAR taldearen ospearen zati handi batek beraien ezohiko aurkezpenean datza. Taldeko kideek munstroak diren alter ego-ak sortu dituzte, eta euren zuzeneko emanaldietan aktoreek ejekuzio odoltsuak pairatzen dituzte eta pertsonai publiko ezberdinen parodiak egiten dituzte, ikuskizun bisual handia emanez.


Musika munduan originala izateak bere sariak ematen ditu, eta Turisas finlandiarren kasuan ondo atera zaie jokaldia. “Battle metal” deitutako genero baten aitzindariak dira, eta gerlari moduan jaztea eta borroka epikoei buruz abestea dira estilo honen ezaugarrietako batzuk. Vikingoak izatea ukatzen dute, baina kultura honen jarraitzaile asko eurenganatzea lortu dute euren gerra pinturei esker.

Bestalde, leku guztietan beti eraginkorra den zerbait egin daiteke: guapoak izatea. Bestela ikusi zenbat jarraitzaile dituzten horrelako musikariek:

Cristina Scabbia (Lacuna Coil) eta Simone Simons (Epica)
Tuomas Holopainen (Nightwish) eta Mathias Nygard (Turisas)
Oro har, ikusten dugu nola eragiten duen irudiak musikan,  eta beste negozio askotan bezala,  ahal den modu gehienetatik gustagarri izatea bilatzen du nola edo hala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario