2012-01-05

2012-01-05

Gaur errege bezpera da. Gaur herri askotan hiru Errege Magoen etorrera ospatuko dute. Gaur han eta hemen desfile izugarriak ikusteko aukera izango dugu: Erregeak, pajeak, haurrak eta karameloak, eguneko protagonistak.


Gaur mundu osoko milaka umek euren gutunak, desioz eta ilusioz betetako kartak bidaliko dizkiete hiru magoei. Gaur, haur hauek guztiak, leiho alboan aurrez ondo garbitutako zapatak jarri ostean, oinetako horien gainean gutunean idatzitako opariak aurkitzeko irrikaz oheratuko dira: batzuk pozik, beste batzuk pentsakor, urtean zehar izandako jarrera aztertuz, zakukada ikatz topatzeko beldurrez.

Gaur nik lo lasai egingo dut. Ez dut gutunik idatzi, eta ez dut nire zapatak opariz beteta agertzea espero. Ez, ez naiz - edo ez dut uste - gaizki portatu naizenik. Baina behar dudan guztia dut jada. Ez ditut gauza materialak desio. Ez dut iPhone bat, edo Karibera bidaia, edo Ferrari baten beharrik gustora bizitzeko. Izan ere, jada aurkitu dut eguna alaitzeko balio didan arrazoi bat. Gaizki sentitzen naizenean nire aurpegian irribarre bat margotzeko gai den zerbait. Egun ilunenetan nahiz eguzkitsuenetan alboan izango dudan norbait.

Hala ere, gustatuko litzaidake oparitxo bat jasotzea, baina ez soilik biharko egunez. 22 hilabete asko direlako, baina ez nahikoa. Opari honetaz gozatzen jarraitzea nahiko nuke bizitza osoan zehar. Bai, horixe da nire desio bat eta bakarra.



(Ignorau Petri :P)






The road has just begun...





2010-03-26

No hay comentarios:

Publicar un comentario