2012-02-03

GMMra bidean

Azterketak direla eta ez direla, denbora dexente igaro dut bloga alde batera utzita, baina berriro hemen naiz, pilak erabat kargatuta, iazko erritmoari eusteko prest. Eta zer hobe martxan jartzeko, urteko jaialdirik bizienetakoa baino? Belgikako Graspop Metal Meeting festari buruz ari natzaizue.



Antwerp probintzian kokatutako Dessel izeneko herrixkan ospatzen da GMM bezala ezaguna den metal jaialdia, eta 1996an ospatu zen lehenbizikoz. Urte hartan Iron Maiden eta Slayer izan ziren talde nagusiak, eta harrezkero metalaren munduko banda famatuenak igaro dira eszenatoki belgikarretik.

Aurtengoa 17. edizioa izango da, eta kartela oso interesgarri jartzen hasia da jada. Black Sabbathen itzulera ospatuko du 2012ko jaialdiak, eta Guns n Roses, Megadeth, Motörhead, Slayer eta Europe bezalako talde klasikoez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hala ere, era guztietako taldeak bilduko dira ekainaren 22tik 24ra bitartean, honako hauek, zehazki:


Oraindik kartela irekita dago, eta laster talde berriak sartzeko asmoa dute antolatzaileek. Nik hainbat proposamen ditut, zuek zein izen idatziko zenituzkete?

2 comentarios:

  1. Tyrisas!! Ta Wintersun ^^. Halare Hellfesten konfirmauta dauden Behemoth ta Moonsorrow ere gehituko nituzke

    ResponderEliminar